Aholkularitza-zerbitzuak enpresa eta autonomoentzat Bizkaian eta Gipuzkoan
Ezagutzen ditugu bi lurralde horietako administrazioen berezitasunak, gure bezeroei zerga-, lan- eta kontabilitate-aholkularitzako zerbitzurik onena bermatzeko.
Enpresak eta autonomoak >>DENOLAN
Zerga-, lan- eta kontabilitate-aholkularitzako enpresa bat gara; gure helburua da Gipuzkoan eta Bizkaian enpresa eta profesional autonomoen egunerokotasuna hobetzea. Eibarren eta Elgoibarren ditugu egoitzak, eta, haietatik, gure bezeroei laguntzen diegu haien negozioek ahalik eta emaitza onenak lor ditzaten. Zertan lagun zaitzakegu?
Zure enpresak ezarritako hileko edo hiruhileko zerga-betebehar guztiak, urteko zergak, errenta- eta ondare-aitorpena eta abar betetzeaz arduratzen gara. Denolanek ETE eta autonomoentzako zerga-aholkularitza eta -plangintza integraleko zerbitzua eskaintzen dizu, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Zure enpresarako edo langile autonomo gisa duzun negoziorako kontabilitate- eta finantza-aholkularitzako zerbitzu integralarekin laguntzen dizugu. Ahaztu zure negozioko kontabilitatea; Denolan arduratuko da guztiaz. Aldian behin, zure negozioaren egunerokotasuna aztertu eta ahalik eta etekinik handiena ateratzen saiatuko gara.
Denolanek aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua emango dizkizu merkataritza-zuzenbidearekin edo sozietateen zuzenbidearekin zerikusia duen edozein kudeaketatan edo prozesutan. Gure merkataritza-aholkularitzako zerbitzuak lagundu egingo dizu, zure proiektua edo enpresa edozein fasetan dagoela ere.
gure helburua da Gipuzkoan eta Bizkaian enpresa eta profesional autonomoen egunerokotasuna hobetzea.